Bideoa ikustean, nire txikitako eskola etorri zait burura, bideoan agertzen den lehenengo pasartean moduan ikasten genuelako, ordenagailu, proeiktagailu eta abarrak barik. Gaur egun ordea, geroz eta ikastetxe gehiagotan ari dira gela bakoitzean proiektagailu bat eta ordenagailu bat (edo gehiago) eta beste hainbat aparatu sartzen. Baina, bideoan ikusi dugun bezala, teknologia berriak klasera eramanda, aurretik erabili izan den metodologia bera erabiltzen jarraitu behar al da? hau da, irakasleak izan behar al da protagonista bakarra (berak klaseak eman, eta haurrek jaso)? Nire ustez behintzat, garbi dago ezetz, ze teknologi berri hauek, bestelako metodologia erabiltzera bideratzen gaituzte, hau da, orain ez da izan behar irakaslea bakarrik protagonista, orain guztiak izan behar dira protagonista, bai irakasleak eta baita ikasleak eurek ere. Zergatik? umeek, behin ordenagailu baten aurrean daudenean, irakasleak azaldu dienaz aparte, gauza gehiago topa dezaketelako, era askotako ariketak ere bertan egin ditzaketelako, edo ikaskideekin lanak burutu dezakeelako eta abar.
Praktiketan aurton, LHko 1.go mailan izan naiz eta hauek astean behin baino ez ziren joaten informatika gelara. Dena den klasean badute ordenagailu bat, irakasleak atzerritarrekin hizkuntza ikasteko, Click -en bidez sorturiko programekin landuz hain zuzen. Hala ere, gainontzeko LHko geletan ere badago ordenagailu bana eta atzerritarrentzat baliagarri bezala daukaten arren, talde lanak ordenagailura pasatzeko ere erabiltzen dute, gero iksatetxeko web orrian eskegitzeko edo irakasleari entregatzeko eta abar. Orduan, esan daiteke ez daudela guztiz barneratuta teknologia berriekin, baina gutxinaka-gutxinaka aurrera doazela.
Beraz, egia da teknologia berriekin ikasketak askoz ere esanguratsuagoak izan daitezkeela, umeek asko ere gehiago eta hobeto barneratzen dituztelako ikasketak, baina horretarako ezinbestekoa da irakasleak ondo prestatuta egotea (ondo kontrolatu beharko dute) eta metodologia egokia erabiltzea, umeei ere parte hartze aktiboa bideratuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario