Manuel Area Moreirak beste artikulu interesgarri bat erantsi du bere blogean. Bertan, IKTak eskolan lantzeak eta erabiltzeak duten garrantziaz, eta nola landu beharko litzatekeen eta horren zergatiez hitz egiten digu. Bizi garen XXI.mende honetan, informazioaren gizartean hain zuzen garrantzitsutzat jotzen da IKTak eskolan lantzea.
Zergatik? lehen, irakurtzen eta idazten jakitearekin nahiko alfabetizatuta zegoen jendea, baina gaur egun, musikal, bisual, audiobisual, digital, informazio eta abarretan murgiltzen ere jakin behar da.

Digitalizaziozko kultura horrek, IKTeen bidez, aparatuak manejatzea, software-rrak manejatzea, informazioarekin erlazionaturik dauden lorpen, ulermen eta elaborazioen garapena aztertzea, komunikazioa eta interakzio soziala praktikatzea... suposatzen du.
Beraz, garrantzi bizikotzat jotzen dute IKTak eskolan erabiltzea, ze informazioa eta konpetentzia digitala tratatzen jakiteak, pertsona autonomoa, eraginkorra, arduratsua eta kritikoa izatea suposatzen duelako.
Dena den, aipatzen da, IKTak ez direla baliabide bakarrak haurrak hezitzeko, baina bai baliabide garrantzitsuenetarikoak eta ikassgeletan geroz eta gehiago landu beharrekoak, gorago aipatu diren arlo pegagogioetan murgilaraziz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario