Mostrando entradas con la etiqueta Iruzkinak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Iruzkinak. Mostrar todas las entradas

jueves, 8 de mayo de 2008

IKTen erabilpena eskoletan. Zelan landu? Zertarako?

Manuel Area Moreirak beste artikulu interesgarri bat erantsi du bere blogean. Bertan, IKTak eskolan lantzeak eta erabiltzeak duten garrantziaz, eta nola landu beharko litzatekeen eta horren zergatiez hitz egiten digu. Bizi garen XXI.mende honetan, informazioaren gizartean hain zuzen garrantzitsutzat jotzen da IKTak eskolan lantzea. Zergatik? lehen, irakurtzen eta idazten jakitearekin nahiko alfabetizatuta zegoen jendea, baina gaur egun, musikal, bisual, audiobisual, digital, informazio eta abarretan murgiltzen ere jakin behar da.


Digitalizaziozko kultura horrek, IKTeen bidez, aparatuak manejatzea, software-rrak manejatzea, informazioarekin erlazionaturik dauden lorpen, ulermen eta elaborazioen garapena aztertzea, komunikazioa eta interakzio soziala praktikatzea... suposatzen du.


Beraz, garrantzi bizikotzat jotzen dute IKTak eskolan erabiltzea, ze informazioa eta konpetentzia digitala tratatzen jakiteak, pertsona autonomoa, eraginkorra, arduratsua eta kritikoa izatea suposatzen duelako.


Dena den, aipatzen da, IKTak ez direla baliabide bakarrak haurrak hezitzeko, baina bai baliabide garrantzitsuenetarikoak eta ikassgeletan geroz eta gehiago landu beharrekoak, gorago aipatu diren arlo pegagogioetan murgilaraziz.

viernes, 25 de abril de 2008

Ordenagailuak ikasgeletan

Antza denez, eskoletan ikerkuntza batzuk egin dituzte zenbaitzuek, TIC baliabideek eskoletan duten funtzioa ikertu dute hain zuzen. Ikerkuntza honen berri, Manuel Areak eman digu bere blogean eskegita duen artikulu batean. Horretan irakur dezakegun moduan, egun ia eskola guztietan baliabide teknologiko nahiko daude, ordenagailuak, pantaila digitalak, wifi eta abar, baina, konturatu dira horien erabilpenek ez dutela presentzia nahikorik aurkeztu hezkuntza sisteman, hau da, ez dutela hezkuntza sistemaren oinarri bezala hartzen, baizik eta hezkuntza tradizionala errazteko erabiltzen dute, gehigarri moduan batik bat. Oraindik, beraz, sarean informazioa bilatzeko, beste batzuekin komunikatzeko, multimedia bidezko aurkezpenak eta horrelako gehigarriak lantzeko erabiltzen dira. Ikusi dute, irakasleak, euren unitate didaktikoa osatzeko baliabide hauetatik abiatzen direla, baina irakasle gutxi omen daude beraien unitate didaktikoak beraien kabuz eratu eta sarean eskegitzen dutenak, gero beste irakasle edo beste batzuekin konpartitu ahal izateko.

Artikulu hau irakurtzean, konturatu naiz ikertzaileek planteamendu soziokonstruktibista zabaldu nahi dutela, berrikuntza pedagogikoa bermatuz, hau da, TTBBak hezkuntza sistemaren oinarritzat hartuz eta beraren bitartez jarduerak, ekintzak, aktibitateak... eratu eta besteekin konpartituz.

Egia esan, hezkuntza sistema berri hau (Ariñoko eskolako hezkuntza sistema bera), tradizionalarekin konparatuz askoz ere eraginkorragoa da, ikaskuntzak gauzatzeko behar duten material ugari aurkitzen direlako beriaen baitan (ordenagiluetan, pantaila digitaletan...) eta bide horretatik ezagutzak hobeto barneratuko dituztelako. Baina, horretarako pausoz-pauso joatea komeni da, hau da, lehenengo irakasleak ondo prestatu beharko dira, gero, ikasleei prestatu ahal izateko.

jueves, 24 de abril de 2008

Web 2.0 eta Blog-ak

Web 2.0: Egia esan entzunez ezaguna egiten zitzaidan web-a, baina gaur arte ez dut jakin zer den. Klasean, konturatu naiz web-a, informazioa lotzeko eta elkartrukatzeko sistema bat dela. Hasieran, informazio hori aditu batek edo webmaster batek baino ez zuen publikatzen eta aldatzen (web 1.0). Aldaketak, lantzean behin edoegiten baizuten. Gaur egun ostera, web 2.0 daukagu, internet erabiltzeko proposamen berriak eskaintzen diguna. Berau, aurrekoa baino dinamikoagoa da informazioa edonork publikatzeko, komentatzeko, eskaintzeko eta abar egiteko aukera zabaldu duelako, hortaz, web 2.0 hau, guztion artean eraikitzen dugun sistema da. Gehiago parte hartzeko aukera ematen digu, jendearen blogetan edota bestelako aplikazioetan komentarioak eginez, eta bestelako materialak eta... baloratuz. Helbide honetan aurki ditzakegun bideoa, web 2.0 ari buruzkoa da, klasean ikusi dugunaren laburpen bat da hain zuzen. Egia esan, oso interesgarria iruditu zait web 2.0 honek ekarri edo zabaldu duen sistema, horrela, gorago aipatu dudan, moduan, orainarte bakarrik informazioa jaso ahal izan dugun arren, egun informazioa jaso zein eraiki, zabaldu, berritu eta abar egin dezakegu. Horretara, sarean gero eta baliabide gehiago aurkitzeko aukera daukagu. Baina, aipatzekoa da, bideoan azaldu den moduan, sistema berri honek bere efektuak dakartzala, adibidez, egunkariaren desagerpena. Alde horretatik, nire ustez pena da eguneroko egunkariak desagertzea, gure ondare bat delako azken batean, baina aldi berean, oso erosoa iruditzen zait ordenagailu bat eta konexioa izanik, nahi duzun informazio guztia bilatu ahal izatea.


Blog bat ere eratu dugu, berau web 2.0 ko aplikazio bat da, egunkari elektroniko baten funtzioa betetzen duelarik. Bakoitzak bere ideiak, pentsamenduak, dokumentuak ... argitaratu ditzake eta sarean publikatu eta publikazio horren bidez, edozeinek ikusi dezake eta komentarioren bat edo beste idatzi dezake. Lehendik, fotolog bat ere badaukat, bertan egunero argazki bat eransten dudalarik zerbait komentatuz, eta hortik nire lagunen argazkiak ere ikusi eta komentarioa erantsi dezaket. Bloga ere gauza bera da, baina askoz ere gauza gehiago egiteko aukera ematen digu, egunkariak, abestiak, artikuluak eta abar idazteko eta eransteko aukera eskaintzen digularik.

viernes, 18 de abril de 2008

Blogaren aplikazio didaktikoak

Blog-a, uste baino gauza askotarako erabiltzeko da. Berau, Web 2.o ren aplikazio bat da, egunkari elektroniko baten funtzioa betetzen duena, hau da, bakoitzak bere artxiboak, musika, bideo, dokumentu eta abar eskegi dezake gero beste batzuekin elkartrukatzeko. Beraz, blog-a, komunikatzeko espazioa da, baita konbertsazio lekua ere eta oso formatu abila, arina eta funtzionala da.
Baina zer ikasten da blogen bitartez? Ze aplikazio didaktiko ditu?
Blogaren bitartez, pertsona bakoitzak bere egunkari pertsonala eratu dezake, norbere gustoko gaiak eskegi dezake, adibidez, musika, bideoak, ipuinak... hainbat informazio eskegitzeko aukera eskaintzen digu blog-ak. Bide batez, interneta erabiltzen edo sarean zehar murgiltzen ikasteko aukera eskaintzen digu, esaterako, multimedian aurki daitezkeen gauzak aztertuz, horiek norbere blog-era sartzen ikasiz, besteen blogetan komentarioak utzirik eta bide batez komunikazioa eta abar landu daitezke blogaren bitartez. (Blog-aren aplikazio didaktikoen inguruan beste zenbait irakaslek ere beraien blog-etan iritziak eta proposamenak adierazi dituzte, eta hauek ikusi nahi izanez geo, blog honetan bertan "webgune interesgarri batzuk" atalean dituzue link gehiago)
Egia esan, azken denboraldi honetan, blog-ek garrantzi handia piztu du hezkuntzan, moodlen eskegita daukagun "hezkuntza atzo eta bihar" bideoan ikusi daitekeen bezala, lehengo hezkuntza eta gaur egungoa ez da bera. Gaur egun teknologia berrien eragina nabarmen islatzen da bizi garen gizarte honetan eta horiek, ordenagailuarekin eta internetarekin, batez ere, murgiltzen ikastera eraman gaituzte. Hori dela eta, eskolak, gaur egungo ikasleei teknologia berri hauetan trebatzen erakusten die. Horrekin batera, geroz et agehiago lantzen ari dira eskoletan, blog-en asuntua. Zergatik? Blog horretan, idazmena, pentsamendua, entzumena, irakurmena eta abar lantzeko aktibidade pila eskegi ditzakegulako. Dena den, hezkuntzan badaude "edublogs" deituriko blogak, funtzio berdina dute, baina, irakaste-ikaste prozesuan murgiltzeko erabiltzen dira.
Harritzekoa da gaur egun bizi ditugun teknologia berrien gaia. Geroz eta aurreratuago goaz eta beraz, geroz eta modernoago bihurtzen. Garai batean entzuten nuen , bihar etsi batean hezkuntza on-line baino ez dela izango eta ez nuen sinisten, baina egun, sinesten noa. Guretzako (irakasleontzako) kaltegarria den arren, umeek geroz eta erraztasun handiagoz ikasteko, komunikatzeko, parte hartzeko... aukera izango dute. Baina nire ustez, hau ez litzateke ondo egongo bakartasunean lantzeko, taldeka edo lagun artean lantzeko hobeto ikusten dut, beraien artean harremantzen, sozializatzen , errespetatzen, entzuten eta abar ikasi dezaten. Orduan, bakoitza bere neurrian erabiltzea izango zen onena nire iritziz.
Hona hemen, gai honi buruzko bideo bat: