Mostrando entradas con la etiqueta Bideoak (eta hauen komentarioak). Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bideoak (eta hauen komentarioak). Mostrar todas las entradas

miércoles, 14 de enero de 2009

haginak zergatik eta zelan garbitu

www.youtube.com/watch?v=ZCkdjBVfUAs&eurl=http://youtubekids.blogspot.com/2007/11/cancin-te-lavas-los-dientes.html&feature=player_embedded

jueves, 8 de mayo de 2008

Teknologia edo metodologia?

Bideoa ikustean, nire txikitako eskola etorri zait burura, bideoan agertzen den lehenengo pasartean moduan ikasten genuelako, ordenagailu, proeiktagailu eta abarrak barik. Gaur egun ordea, geroz eta ikastetxe gehiagotan ari dira gela bakoitzean proiektagailu bat eta ordenagailu bat (edo gehiago) eta beste hainbat aparatu sartzen. Baina, bideoan ikusi dugun bezala, teknologia berriak klasera eramanda, aurretik erabili izan den metodologia bera erabiltzen jarraitu behar al da? hau da, irakasleak izan behar al da protagonista bakarra (berak klaseak eman, eta haurrek jaso)? Nire ustez behintzat, garbi dago ezetz, ze teknologi berri hauek, bestelako metodologia erabiltzera bideratzen gaituzte, hau da, orain ez da izan behar irakaslea bakarrik protagonista, orain guztiak izan behar dira protagonista, bai irakasleak eta baita ikasleak eurek ere. Zergatik? umeek, behin ordenagailu baten aurrean daudenean, irakasleak azaldu dienaz aparte, gauza gehiago topa dezaketelako, era askotako ariketak ere bertan egin ditzaketelako, edo ikaskideekin lanak burutu dezakeelako eta abar.
Praktiketan aurton, LHko 1.go mailan izan naiz eta hauek astean behin baino ez ziren joaten informatika gelara. Dena den klasean badute ordenagailu bat, irakasleak atzerritarrekin hizkuntza ikasteko, Click -en bidez sorturiko programekin landuz hain zuzen. Hala ere, gainontzeko LHko geletan ere badago ordenagailu bana eta atzerritarrentzat baliagarri bezala daukaten arren, talde lanak ordenagailura pasatzeko ere erabiltzen dute, gero iksatetxeko web orrian eskegitzeko edo irakasleari entregatzeko eta abar. Orduan, esan daiteke ez daudela guztiz barneratuta teknologia berriekin, baina gutxinaka-gutxinaka aurrera doazela.
Beraz, egia da teknologia berriekin ikasketak askoz ere esanguratsuagoak izan daitezkeela, umeek asko ere gehiago eta hobeto barneratzen dituztelako ikasketak, baina horretarako ezinbestekoa da irakasleak ondo prestatuta egotea (ondo kontrolatu beharko dute) eta metodologia egokia erabiltzea, umeei ere parte hartze aktiboa bideratuz.

viernes, 25 de abril de 2008

Ariñoko eskolako hezkuntza sistema (Teruel)

Ariñoko eskola batean ematen den hezkuntza sistema berriaren berri ematen digu dokumental honek. Bertan darabilten hezkuntza sistema TTBBetan oinarritzen da. Haur Hezkuntzako haurrek, pantaila digital orokor bat dute klasean, irakasleak internetaren bidez materialak aztertu eta umeekin lantzen duelarik eta Lehen Hezkuntzakoek pantaila digitala klasean edukitzeaz aparte, bakoitzak, bere ordenadorea dauka. Horiekin baliatzen dira klasean, hau da, irakasleak, pantaila digitalaren bitartez azaltzen dizkie gaiak, gero ikasle bakoitzak bere ordenadorean azalpen horiek berriz ikusteko aukera izango duelarik eta emandako azalpenei buruzko ariketa ezberdinak egiteko aukera duelarik. Hori dela eta, ez dute behar ez testulibururik, ez kuadernorik, ez arkatzik ez borragomarik ez arbelik, pantailatxo txikitxo horren bitartez, edozelako ariketa motak egin ditzakete beraien boligrafo digitalei esker.


Irakasleek azaltzen duten moduan, sistema berri honek lan handia ematen dieten arren, (Unitate Didaktiko berriak eraikitzen, eransten...) umeak autonomoagoak bihurtzen dira. Nik ere uste dut sistema erakargarri honek umeak autonomoak bihurtzen dituela, bakoitzak bere kontura egiten duelako lan, bere kabuz materiala aztertu, sailkatu, adierazi, zuzendu eta beste hainbat ekintza egin ditzakeelako, behar dutenerako irakaslea dutelarik laguntzaile moduan. Autonomiaz aparte, gaur egun bizi garen gizarte honetan, beharrezko ditugu TTBBak egoki erabiltzen ikastea eta horiek lantzeko gaitasunak ere sustatzen ditu nire ustez hezkuntza sistema berri honek. Beste alde batetik, taldelana ere sustatzen duela esango nuke, ze denek izango dute aukera besteek egin, osatu edo eratu dutena ikusteko eta hori beraiek behar dutenerako aprobetxatu edo erabil dezakete. Agian honek izan dezakeen ondorio eskasenetarikoa, eskuz idazten ez jakitea edo ahaztea da.


Dena den, hezkuntza sistema mota hau oso erakargarria iruditu zait, umeek askoz ere gehiago ikasten dutelako eta ezagutzak hobeto barneratzen dituztelako. Nire ustez, hezkuntza sistema berri hau zabaltzen joan beharko litzateke. Egia esan, orain arte irakasleak, bihar etsi batean, gutxiago behar izango direla pentsatzen izan dut, baina orain konturatu naiz guzti hau eramateko eta koordinatzeko ere irakasleak behar direla, baina irakasleak ondo prestatu beharko gara gero ikasleei transmititu ahal izateko.

jueves, 24 de abril de 2008

Hezkuntza atzo eta bihar

Izugarrizko desberdintasunak nabaritu ditzakegu bideo honetan.
Argi dago, lehengo hezkuntza eta gaur egungoa ez dela bera. Gaur egun teknologia berrien eragina nabarmen islatzen da bizi garen gizarte honetan eta horiek, ordenagailuarekin eta internetarekin, batez ere, murgiltzen ikastera eraman gaituzte. Hori dela eta, eskolak, gaur egungo ikasleei teknologia berri hauetan trebatzen erakusten die. Horrekin batera, geroz eta gehiago lantzen ari dira eskoletan, blog-ak. Zergatik? Blog horretan, idazmena, pentsamendua, entzumena, irakurmena eta abar lantzeko aktibidade pila eskegi ditzakegulako.
Klasean komentatzen egon garen moduan, hezkuntza modu berri hau batzuentzako ona eta beste batzuentzako txarra da. Ona, bizi garen gizartean murgiltzeko ezinbestekoa izango delako TTBBetan murgiltzea eta behar duten informazio oro liburuetan eta bilatu beharrean sarean aurki ditzakelako, azken batean, erosoagoa da denentzat. Txarra zergatik? autobazterketa eta isolamendua eragin dezakelako, badagozelako ume asko aisialdian denbora asko ematen dutenak ordenagailu aurrean eta horrek, lagunekin gero eta harreman hotzagoa izatea ekar dezake. Hori dela eta, komeni zaigu, irakasleak garenean, neurrian erabiltzen irakastea!

Hona hemen aipatutako bideoa:


Web 2.0--- Internetaren iraultza berria

Web 2.0 ari buruzkoa den bideo hau, klasean web 2.0 aren inguruan ikusi dugunaren laburpen bat da hain zuzen. Egia esan, oso interesgarria iruditu zait web 2.0 honek ekarri edo zabaldu duen sistema, horrela, orainarte bakarrik informazioa jaso ahal izan dugun arren, egun informazioa jaso zein eraiki, zabaldu, berritu eta abar egin dezakegu. Horretara, sarean gero eta baliabide gehiago aurkitzeko aukera daukagu. Baina, aipatzekoa da, bideoan azaldu den moduan, sistema berri honek bere efektuak dakartzala, adibidez, egunkariaren desagerpena. Alde horretatik, nire ustez pena da eguneroko egunkariak desagertzea, gure ondare bat delako azken batean, baina aldi berean, oso erosoa iruditzen zait ordenagailu bat eta konexioa izanik, nahi duzun informazio guztia bilatu ahal izatea.
Hamen dago ikusgai aipatutako bideoa, (link-ean klikatuta ere ikusi daiteke):

Liburu elektronikoa

Liburu elektronikoa azaltzen den bideo hau ikustean, flipatu egin dut, ez nuen horren berririk, eta bat-batean 390 gramoko aparatutxo batean hainbat dokumentu kabitu eta erraztasun osoz erabili daitekeela jakinaraztean, erosteko gogoa sentitu dut. Oso harrigarria da, hainbat liburu irakurri ahal izatea, dokumentuak gorde, berreraiki, argazkiak ikusi, idatzi, marraztu... Gainera, begiei kalte gutxiago egiten dien pantailaz osatuta dago liburu elektroniko hau. Oso gauza bizia iruditu zait, eta oso baliagarria litzateke umeentzako ere, hainbeste liburu lepoan eraman beharrean, gainera merkeagoa ere bada (ez dago zertan liburuak erosi). Baina hori bai, horrela, liburutegietako apalak hautsez beteko dira, hau da, liburu honen agerpenarekin, liburutegietako liburuak, apaletatik ez dira askorik mugituko, eta horrek ematen du pena apur bat, bestela, oso makina interesgarria eta praktikoa iruditu zait.

Link-an klikatu edo bestela hemen ikusi dezakezu:


Animator VS animation

Animator VS animation bideo hau ikustean, gizakiok gero eta gehiago kontsumitzean, TBak gero eta gehiago abantzatzen doazela iruditu zait. Agertu dira zenbait eszena, non, behar bezala erabiltzea inportantea dela adierazi nahi izan den, informazio asko aurkitu ahal dugun arren, aukeratzen ikasi behar dugula konturarazi nau. Neutraltasun arloa ere azaltzen da nire ustez; gaur egun, edozeinek publika dezake edozein informazio, baina batzuk ez dira baliagarriak, adibidez, pornografia, mafia mundukoak eta abar, eta hauek saihestea gure esku dago.

Hona hemen bideoa:

Prometeus, the media revolution

-Prometeus bideoa ikustean, burura etorri zaidan lehenengo gauza hauxe izan da: interneta izango dela gure hurrengo belaunaldiko jaun eta jabe. Berari esker, gauza gehienak lortzeko, eskuratzeko, ikusteko... gai izango baikara inora mugitu gabe. Horrez gain, gure aiton-amonen sasoitik eta gaur egunera teknologia berriek izugarrizko aurrerapena eman badute ere, gaurtik bihar etsi batera larregi aurreratuko den sentsazioa izan dut, fikziozko mundu batean sartuko garela sentituz.
-Irudikatzen duen etorkizunak, modernoegia eta larregi aurreratua iruditzen zait, gaur egun bizi dugunarekin alderatuz gero. Egia da, gauzak gero eta eskuragarriago izateak, asko errazten digula, baina nire iritziz, gaur egun oraindik bizirik irauten duten baliabideak, besteak beste, liburu, egunkari, aldizkari, agenda, denda, saltoki, agentzi eta abarrak ez dira baztertu behar.
-Eskolak, nire ustez, teknologia berrien inguruan ahal duen informazio gehiena ematen saiatu beharko lukete, eta praktikara bultzatu baina, larregirik barik. Hau da, haurrak kargutu behar dira internetak eskaintzen dizkigun baliabideetatik aparte, badaudela bestelako baliabide batzuk ere, gaur egun oraindik erabiltzen direnak eta horiek erabili ezean desagertu egingo lirateke eta nire ustez, irautea merezi dute.
-Egia esan, aspaldi entzun nuen, ikasleek ez dutela klasera zertan etorri beharra izango, etxetik bertatik on-line jaso dezaketelako klaseak, eta horrek, irakasleen langabezia dakar. Beraz, irakasleen aldetik, behar diren neurrian erabiltzen erakutsi behar diegu haurrei, dagokigun gizartean barneratzen lagunduz, beti ere.

Hara hemen, gorago aritu garen bideoa: