Ariñoko eskola batean ematen den hezkuntza sistema berriaren berri ematen digu dokumental honek. Bertan darabilten hezkuntza sistema TTBBetan oinarritzen da.
Haur Hezkuntzako haurrek, pantaila digital orokor bat dute klasean, irakasleak internetaren bidez materialak aztertu eta umeekin lantzen duelarik eta Lehen Hezkuntzakoek pantaila digitala klasean edukitzeaz aparte, bakoitzak, bere ordenadorea dauka. Horiekin baliatzen dira klasean, hau da, irakasleak, pantaila digitalaren bitartez azaltzen dizkie gaiak, gero ikasle bakoitzak bere ordenadorean azalpen horiek berriz ikusteko aukera izango duelarik eta emandako azalpenei buruzko ariketa ezberdinak egiteko aukera duelarik. Hori dela eta, ez dute behar ez testulibururik, ez kuadernorik, ez arkatzik ez borragomarik ez arbelik, pantailatxo txikitxo horren bitartez, edozelako ariketa motak egin ditzakete beraien boligrafo digitalei esker.

Irakasleek azaltzen duten moduan, sistema berri honek lan handia ematen dieten arren, (Unitate Didaktiko berriak eraikitzen, eransten...) umeak autonomoagoak bihurtzen dira. Nik ere uste dut sistema erakargarri honek umeak autonomoak bihurtzen dituela, bakoitzak bere kontura egiten duelako lan, bere kabuz materiala aztertu, sailkatu, adierazi, zuzendu eta beste hainbat ekintza egin ditzakeelako, behar dutenerako irakaslea dutelarik laguntzaile moduan. Autonomiaz aparte, gaur egun bizi garen gizarte honetan, beharrezko ditugu TTBBak egoki erabiltzen ikastea eta horiek lantzeko gaitasunak ere sustatzen ditu nire ustez hezkuntza sistema berri honek. Beste alde batetik, taldelana ere sustatzen duela esango nuke, ze denek izango dute aukera besteek egin, osatu edo eratu dutena ikusteko eta hori beraiek behar dutenerako aprobetxatu edo erabil dezakete. Agian honek izan dezakeen ondorio eskasenetarikoa, eskuz idazten ez jakitea edo ahaztea da.
Dena den, hezkuntza sistema mota hau oso erakargarria iruditu zait, umeek askoz ere gehiago ikasten dutelako eta ezagutzak hobeto barneratzen dituztelako. Nire ustez, hezkuntza sistema berri hau zabaltzen joan beharko litzateke. Egia esan, orain arte irakasleak, bihar etsi batean, gutxiago behar izango direla pentsatzen izan dut, baina orain konturatu naiz guzti hau eramateko eta koordinatzeko ere irakasleak behar direla, baina irakasleak ondo prestatu beharko gara gero ikasleei transmititu ahal izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario