
viernes, 25 de abril de 2008
Ordenagailuak ikasgeletan

Ariñoko eskolako hezkuntza sistema (Teruel)

jueves, 24 de abril de 2008
Hezkuntza atzo eta bihar
Izugarrizko desberdintasunak nabaritu ditzakegu bideo honetan.
Argi dago, lehengo hezkuntza eta gaur egungoa ez dela bera. Gaur egun teknologia berrien eragina nabarmen islatzen da bizi garen gizarte honetan eta horiek, ordenagailuarekin eta internetarekin, batez ere, murgiltzen ikastera eraman gaituzte. Hori dela eta, eskolak, gaur egungo ikasleei teknologia berri hauetan trebatzen erakusten die. Horrekin batera, geroz eta gehiago lantzen ari dira eskoletan, blog-ak. Zergatik? Blog horretan, idazmena, pentsamendua, entzumena, irakurmena eta abar lantzeko aktibidade pila eskegi ditzakegulako.
Klasean komentatzen egon garen moduan, hezkuntza modu berri hau batzuentzako ona eta beste batzuentzako txarra da. Ona, bizi garen gizartean murgiltzeko ezinbestekoa izango delako TTBBetan murgiltzea eta behar duten informazio oro liburuetan eta bilatu beharrean sarean aurki ditzakelako, azken batean, erosoagoa da denentzat. Txarra zergatik? autobazterketa eta isolamendua eragin dezakelako, badagozelako ume asko aisialdian denbora asko ematen dutenak ordenagailu aurrean eta horrek, lagunekin gero eta harreman hotzagoa izatea ekar dezake. Hori dela eta, komeni zaigu, irakasleak garenean, neurrian erabiltzen irakastea!
Hona hemen aipatutako bideoa:
Web 2.0--- Internetaren iraultza berria
Liburu elektronikoa

Link-an klikatu edo bestela hemen ikusi dezakezu:
Animator VS animation
Animator VS animation bideo hau ikustean, gizakiok gero eta gehiago kontsumitzean, TBak gero eta gehiago abantzatzen doazela iruditu zait. Agertu dira zenbait eszena, non, behar bezala erabiltzea inportantea dela adierazi nahi izan den, informazio asko aurkitu ahal dugun arren, aukeratzen ikasi behar dugula konturarazi nau. Neutraltasun arloa ere azaltzen da nire ustez; gaur egun, edozeinek publika dezake edozein informazio, baina batzuk ez dira baliagarriak, adibidez, pornografia, mafia mundukoak eta abar, eta hauek saihestea gure esku dago.
Hona hemen bideoa:
Prometeus, the media revolution
-Prometeus bideoa ikustean, burura etorri zaidan lehenengo gauza hauxe izan da: interneta izango dela gure hurrengo belaunaldiko jaun eta jabe. Berari esker, gauza gehienak lortzeko, eskuratzeko, ikusteko... gai izango baikara inora mugitu gabe. Horrez gain, gure aiton-amonen sasoitik eta gaur egunera teknologia berriek izugarrizko aurrerapena eman badute ere, gaurtik bihar etsi batera larregi aurreratuko den sentsazioa izan dut, fikziozko mundu batean sartuko garela sentituz.
-Irudikatzen duen etorkizunak, modernoegia eta larregi aurreratua iruditzen zait, gaur egun bizi dugunarekin alderatuz gero. Egia da, gauzak gero eta eskuragarriago izateak, asko errazten digula, baina nire iritziz, gaur egun oraindik bizirik irauten duten baliabideak, besteak beste, liburu, egunkari, aldizkari, agenda, denda, saltoki, agentzi eta abarrak ez dira baztertu behar.
-Eskolak, nire ustez, teknologia berrien inguruan ahal duen informazio gehiena ematen saiatu beharko lukete, eta praktikara bultzatu baina, larregirik barik. Hau da, haurrak kargutu behar dira internetak eskaintzen dizkigun baliabideetatik aparte, badaudela bestelako baliabide batzuk ere, gaur egun oraindik erabiltzen direnak eta horiek erabili ezean desagertu egingo lirateke eta nire ustez, irautea merezi dute.
-Egia esan, aspaldi entzun nuen, ikasleek ez dutela klasera zertan etorri beharra izango, etxetik bertatik on-line jaso dezaketelako klaseak, eta horrek, irakasleen langabezia dakar. Beraz, irakasleen aldetik, behar diren neurrian erabiltzen erakutsi behar diegu haurrei, dagokigun gizartean barneratzen lagunduz, beti ere.
Hara hemen, gorago aritu garen bideoa:
Egunkaria: 2008-IV-24
Web 2.0 eta Blog-ak


viernes, 18 de abril de 2008
Egunkaria: 2008-IV-17
Gaur, teknologia berriek hezkuntzan duten eragina aztertu dugu. Ordu beteko saio teoriko honetan zenbait kontzeptu ikasi ditut, besteak beste, lehengo hezkuntza eta gaur egungoa ez dela berdina, rolak aldatu egin direlako, adibidez, lehen irakasleak hitz egiten zuen bakarrik besteak esaten zuena buruz ikasiz. Gaur egun ostera, irakasleak azalpenak emateaz gain, ikasleek eurek ere parte hartzeko aukera daukate. Ikasleek euren artean harremantzeko aukera ere badute, talde lanak eginez, elkartrukatzen eta abar eginez. Beraz esan daiteke unidirekzionaletik multidirekzionalera pasatu garela.
Horrekin batera, gaitasun berriak konpetentzia areagotzen direla, komunikazioa geroz eta arinagoa eta azkarragoa dela, etengabeko formakuntza beharrezko dugula, ikasketa birtualerako testuinguru berriak ditugula...ere ikasi dut.
Saio praktikora, berriz, ezin izan dut joan eta gauean klasekide bati deitu nion zer egin den jakiteko. Berak blogean erloju bat sartu behar dudala esan dit eta gero blogaren aplikazio didaktikoen inguruan aurkitzen dudan informazioa bilatu eta horietan zer esaten den aipatu eta iritzia eman behar dudala ere esan dit, linkak erabiliz.
Gure blogean erlojua sartzeko, bere webgunera sartu eta gustoko dugun erloju motan klikatzen dugu. Bertan, bere erreferentzia agertuko zaigu. Gero, personalizatzeko karpetara joan eta "diseño" atalean "add a page element/HTML/java..." deituriko karpeta erantsi beharko dugu gure blogera eta horren barruan aurkitzen den HTML partean eskegi behar dugu aurretik aukeratutako erloju motaren erreferentzia eta listo.
Egia esan asko kostatu zait egitea, baina zelan edo halan moldatu naiz eta lortu dut egitea. Eta honela, blogaren funtzionamendua nola doan ikasteaz aparte, bere aplikazio didaktikoak zeintzuk diren ere ikasi dut gaur!