viernes, 25 de abril de 2008

Ordenagailuak ikasgeletan

Antza denez, eskoletan ikerkuntza batzuk egin dituzte zenbaitzuek, TIC baliabideek eskoletan duten funtzioa ikertu dute hain zuzen. Ikerkuntza honen berri, Manuel Areak eman digu bere blogean eskegita duen artikulu batean. Horretan irakur dezakegun moduan, egun ia eskola guztietan baliabide teknologiko nahiko daude, ordenagailuak, pantaila digitalak, wifi eta abar, baina, konturatu dira horien erabilpenek ez dutela presentzia nahikorik aurkeztu hezkuntza sisteman, hau da, ez dutela hezkuntza sistemaren oinarri bezala hartzen, baizik eta hezkuntza tradizionala errazteko erabiltzen dute, gehigarri moduan batik bat. Oraindik, beraz, sarean informazioa bilatzeko, beste batzuekin komunikatzeko, multimedia bidezko aurkezpenak eta horrelako gehigarriak lantzeko erabiltzen dira. Ikusi dute, irakasleak, euren unitate didaktikoa osatzeko baliabide hauetatik abiatzen direla, baina irakasle gutxi omen daude beraien unitate didaktikoak beraien kabuz eratu eta sarean eskegitzen dutenak, gero beste irakasle edo beste batzuekin konpartitu ahal izateko.

Artikulu hau irakurtzean, konturatu naiz ikertzaileek planteamendu soziokonstruktibista zabaldu nahi dutela, berrikuntza pedagogikoa bermatuz, hau da, TTBBak hezkuntza sistemaren oinarritzat hartuz eta beraren bitartez jarduerak, ekintzak, aktibitateak... eratu eta besteekin konpartituz.

Egia esan, hezkuntza sistema berri hau (Ariñoko eskolako hezkuntza sistema bera), tradizionalarekin konparatuz askoz ere eraginkorragoa da, ikaskuntzak gauzatzeko behar duten material ugari aurkitzen direlako beriaen baitan (ordenagiluetan, pantaila digitaletan...) eta bide horretatik ezagutzak hobeto barneratuko dituztelako. Baina, horretarako pausoz-pauso joatea komeni da, hau da, lehenengo irakasleak ondo prestatu beharko dira, gero, ikasleei prestatu ahal izateko.

No hay comentarios: