jueves, 24 de abril de 2008

Web 2.0 eta Blog-ak

Web 2.0: Egia esan entzunez ezaguna egiten zitzaidan web-a, baina gaur arte ez dut jakin zer den. Klasean, konturatu naiz web-a, informazioa lotzeko eta elkartrukatzeko sistema bat dela. Hasieran, informazio hori aditu batek edo webmaster batek baino ez zuen publikatzen eta aldatzen (web 1.0). Aldaketak, lantzean behin edoegiten baizuten. Gaur egun ostera, web 2.0 daukagu, internet erabiltzeko proposamen berriak eskaintzen diguna. Berau, aurrekoa baino dinamikoagoa da informazioa edonork publikatzeko, komentatzeko, eskaintzeko eta abar egiteko aukera zabaldu duelako, hortaz, web 2.0 hau, guztion artean eraikitzen dugun sistema da. Gehiago parte hartzeko aukera ematen digu, jendearen blogetan edota bestelako aplikazioetan komentarioak eginez, eta bestelako materialak eta... baloratuz. Helbide honetan aurki ditzakegun bideoa, web 2.0 ari buruzkoa da, klasean ikusi dugunaren laburpen bat da hain zuzen. Egia esan, oso interesgarria iruditu zait web 2.0 honek ekarri edo zabaldu duen sistema, horrela, gorago aipatu dudan, moduan, orainarte bakarrik informazioa jaso ahal izan dugun arren, egun informazioa jaso zein eraiki, zabaldu, berritu eta abar egin dezakegu. Horretara, sarean gero eta baliabide gehiago aurkitzeko aukera daukagu. Baina, aipatzekoa da, bideoan azaldu den moduan, sistema berri honek bere efektuak dakartzala, adibidez, egunkariaren desagerpena. Alde horretatik, nire ustez pena da eguneroko egunkariak desagertzea, gure ondare bat delako azken batean, baina aldi berean, oso erosoa iruditzen zait ordenagailu bat eta konexioa izanik, nahi duzun informazio guztia bilatu ahal izatea.


Blog bat ere eratu dugu, berau web 2.0 ko aplikazio bat da, egunkari elektroniko baten funtzioa betetzen duelarik. Bakoitzak bere ideiak, pentsamenduak, dokumentuak ... argitaratu ditzake eta sarean publikatu eta publikazio horren bidez, edozeinek ikusi dezake eta komentarioren bat edo beste idatzi dezake. Lehendik, fotolog bat ere badaukat, bertan egunero argazki bat eransten dudalarik zerbait komentatuz, eta hortik nire lagunen argazkiak ere ikusi eta komentarioa erantsi dezaket. Bloga ere gauza bera da, baina askoz ere gauza gehiago egiteko aukera ematen digu, egunkariak, abestiak, artikuluak eta abar idazteko eta eransteko aukera eskaintzen digularik.

No hay comentarios: