dezko aurkezpenak eta horrelako gehigarriak lantzeko erabiltzen dira. Ikusi dute, irakasleak, euren unitate didaktikoa osatzeko baliabide hauetatik abiatzen direla, baina irakasle gutxi omen daude beraien unitate didaktikoak beraien kabuz eratu eta sarean eskegitzen dutenak, gero beste irakasle edo beste batzuekin konpartitu ahal izateko.viernes, 25 de abril de 2008
Ordenagailuak ikasgeletan
dezko aurkezpenak eta horrelako gehigarriak lantzeko erabiltzen dira. Ikusi dute, irakasleak, euren unitate didaktikoa osatzeko baliabide hauetatik abiatzen direla, baina irakasle gutxi omen daude beraien unitate didaktikoak beraien kabuz eratu eta sarean eskegitzen dutenak, gero beste irakasle edo beste batzuekin konpartitu ahal izateko.Ariñoko eskolako hezkuntza sistema (Teruel)
Haur Hezkuntzako haurrek, pantaila digital orokor bat dute klasean, irakasleak internetaren bidez materialak aztertu eta umeekin lantzen duelarik eta Lehen Hezkuntzakoek pantaila digitala klasean edukitzeaz aparte, bakoitzak, bere ordenadorea dauka. Horiekin baliatzen dira klasean, hau da, irakasleak, pantaila digitalaren bitartez azaltzen dizkie gaiak, gero ikasle bakoitzak bere ordenadorean azalpen horiek berriz ikusteko aukera izango duelarik eta emandako azalpenei buruzko ariketa ezberdinak egiteko aukera duelarik. Hori dela eta, ez dute behar ez testulibururik, ez kuadernorik, ez arkatzik ez borragomarik ez arbelik, pantailatxo txikitxo horren bitartez, edozelako ariketa motak egin ditzakete beraien boligrafo digitalei esker. jueves, 24 de abril de 2008
Hezkuntza atzo eta bihar
Izugarrizko desberdintasunak nabaritu ditzakegu bideo honetan.
Argi dago, lehengo hezkuntza eta gaur egungoa ez dela bera. Gaur egun teknologia berrien eragina nabarmen islatzen da bizi garen gizarte honetan eta horiek, ordenagailuarekin eta internetarekin, batez ere, murgiltzen ikastera eraman gaituzte. Hori dela eta, eskolak, gaur egungo ikasleei teknologia berri hauetan trebatzen erakusten die. Horrekin batera, geroz eta gehiago lantzen ari dira eskoletan, blog-ak. Zergatik? Blog horretan, idazmena, pentsamendua, entzumena, irakurmena eta abar lantzeko aktibidade pila eskegi ditzakegulako.
Klasean komentatzen egon garen moduan, hezkuntza modu berri hau batzuentzako ona eta beste batzuentzako txarra da. Ona, bizi garen gizartean murgiltzeko ezinbestekoa izango delako TTBBetan murgiltzea eta behar duten informazio oro liburuetan eta bilatu beharrean sarean aurki ditzakelako, azken batean, erosoagoa da denentzat. Txarra zergatik? autobazterketa eta isolamendua eragin dezakelako, badagozelako ume asko aisialdian denbora asko ematen dutenak ordenagailu aurrean eta horrek, lagunekin gero eta harreman hotzagoa izatea ekar dezake. Hori dela eta, komeni zaigu, irakasleak garenean, neurrian erabiltzen irakastea!
Hona hemen aipatutako bideoa:
Web 2.0--- Internetaren iraultza berria
Liburu elektronikoa
da, hainbat liburu irakurri ahal izatea, dokumentuak gorde, berreraiki, argazkiak ikusi, idatzi, marraztu... Gainera, begiei kalte gutxiago egiten dien pantailaz osatuta dago liburu elektroniko hau. Oso gauza bizia iruditu zait, eta oso baliagarria litzateke umeentzako ere, hainbeste liburu lepoan eraman beharrean, gainera merkeagoa ere bada (ez dago zertan liburuak erosi). Baina hori bai, horrela, liburutegietako apalak hautsez beteko dira, hau da, liburu honen agerpenarekin, liburutegietako liburuak, apaletatik ez dira askorik mugituko, eta horrek ematen du pena apur bat, bestela, oso makina interesgarria eta praktikoa iruditu zait.Link-an klikatu edo bestela hemen ikusi dezakezu:
Animator VS animation
Animator VS animation bideo hau ikustean, gizakiok gero eta gehiago kontsumitzean, TBak gero eta gehiago abantzatzen doazela iruditu zait. Agertu dira zenbait eszena, non, behar bezala erabiltzea inportantea dela adierazi nahi izan den, informazio asko aurkitu ahal dugun arren, aukeratzen ikasi behar dugula konturarazi nau. Neutraltasun arloa ere azaltzen da nire ustez; gaur egun, edozeinek publika dezake edozein informazio, baina batzuk ez dira baliagarriak, adibidez, pornografia, mafia mundukoak eta abar, eta hauek saihestea gure esku dago.
Hona hemen bideoa:
Prometeus, the media revolution
-Prometeus bideoa ikustean, burura etorri zaidan lehenengo gauza hauxe izan da: interneta izango dela gure hurrengo belaunaldiko jaun eta jabe. Berari esker, gauza gehienak lortzeko, eskuratzeko, ikusteko... gai izango baikara inora mugitu gabe. Horrez gain, gure aiton-amonen sasoitik eta gaur egunera teknologia berriek izugarrizko aurrerapena eman badute ere, gaurtik bihar etsi batera larregi aurreratuko den sentsazioa izan dut, fikziozko mundu batean sartuko garela sentituz.
-Irudikatzen duen etorkizunak, modernoegia eta larregi aurreratua iruditzen zait, gaur egun bizi dugunarekin alderatuz gero. Egia da, gauzak gero eta eskuragarriago izateak, asko errazten digula, baina nire iritziz, gaur egun oraindik bizirik irauten duten baliabideak, besteak beste, liburu, egunkari, aldizkari, agenda, denda, saltoki, agentzi eta abarrak ez dira baztertu behar.
-Eskolak, nire ustez, teknologia berrien inguruan ahal duen informazio gehiena ematen saiatu beharko lukete, eta praktikara bultzatu baina, larregirik barik. Hau da, haurrak kargutu behar dira internetak eskaintzen dizkigun baliabideetatik aparte, badaudela bestelako baliabide batzuk ere, gaur egun oraindik erabiltzen direnak eta horiek erabili ezean desagertu egingo lirateke eta nire ustez, irautea merezi dute.
-Egia esan, aspaldi entzun nuen, ikasleek ez dutela klasera zertan etorri beharra izango, etxetik bertatik on-line jaso dezaketelako klaseak, eta horrek, irakasleen langabezia dakar. Beraz, irakasleen aldetik, behar diren neurrian erabiltzen erakutsi behar diegu haurrei, dagokigun gizartean barneratzen lagunduz, beti ere.
Hara hemen, gorago aritu garen bideoa:
Egunkaria: 2008-IV-24
Web 2.0 eta Blog-ak
sistema bat dela. Hasieran, informazio hori aditu batek edo webmaster batek baino ez zuen publikatzen eta aldatzen (web 1.0). Aldaketak, lantzean behin edoegiten baizuten. Gaur egun ostera, web 2.0 daukagu, internet erabiltzeko proposamen berriak eskaintzen diguna. Berau, aurrekoa baino dinamikoagoa da informazioa edonork publikatzeko, komentatzeko, eskaintzeko eta abar egiteko aukera zabaldu duelako, hortaz, web 2.0 hau, guztion artean eraikitzen dugun sistema da. Gehiago parte hartzeko aukera ematen digu, jendearen blogetan edota bestelako aplikazioetan komentarioak eginez, eta bestelako materialak eta... baloratuz. Helbide honetan aurki ditzakegun bideoa, web 2.0 ari buruzkoa da, klasean ikusi dugunaren laburpen bat da hain zuzen. Egia esan, oso interesgarria iruditu zait web 2.0 honek ekarri edo zabaldu duen sistema, horrela, gorago aipatu dudan, moduan, orainarte bakarrik informazioa jaso ahal izan dugun arren, egun informazioa jaso zein eraiki, zabaldu, berritu eta abar egin dezakegu. Horretara, sarean gero eta baliabide gehiago aurkitzeko aukera daukagu. Baina, aipatzekoa da, bideoan azaldu den moduan, sistema berri honek bere efektuak dakartzala, adibidez, egunkariaren desagerpena. Alde horretatik, nire ustez pena da eguneroko egunkariak desagertzea, gure ondare bat delako azken batean, baina aldi berean, oso erosoa iruditzen zait ordenagailu bat eta konexioa izanik, nahi duzun informazio guztia bilatu ahal izatea.
Blog bat ere eratu dugu, berau web 2.0 ko aplikazio bat da, egunkari elektroniko baten funtzioa betetzen duelarik. Bakoitzak bere ideiak, pentsamenduak, dokumentuak ... argitaratu ditzake eta sarean publikatu eta publikazio horren bidez, edozeinek ikusi dezake eta komentarioren bat edo beste idatzi dezake. Lehendik, fotolog bat ere badaukat, bertan egunero argazki bat eransten dudalarik zerbait komentatuz, eta hortik nire lagunen argazkiak ere ikusi eta komentarioa erantsi dezaket. Bloga ere gauza bera da, baina askoz ere gauza gehiago egiteko aukera ematen digu, egunkariak, abestiak, artikuluak eta abar idazteko eta eransteko aukera eskaintzen digularik.viernes, 18 de abril de 2008
Egunkaria: 2008-IV-17
Gaur, teknologia berriek hezkuntzan duten eragina aztertu dugu. Ordu beteko saio teoriko honetan zenbait kontzeptu ikasi ditut, besteak beste, lehengo hezkuntza eta gaur egungoa ez dela berdina, rolak aldatu egin direlako, adibidez, lehen irakasleak hitz egiten zuen bakarrik besteak esaten zuena buruz ikasiz. Gaur egun ostera, irakasleak azalpenak emateaz gain, ikasleek eurek ere parte hartzeko aukera daukate. Ikasleek euren artean harremantzeko aukera ere badute, talde lanak eginez, elkartrukatzen eta abar eginez. Beraz esan daiteke unidirekzionaletik multidirekzionalera pasatu garela.
Horrekin batera, gaitasun berriak konpetentzia areagotzen direla, komunikazioa geroz eta arinagoa eta azkarragoa dela, etengabeko formakuntza beharrezko dugula, ikasketa birtualerako testuinguru berriak ditugula...ere ikasi dut.
Saio praktikora, berriz, ezin izan dut joan eta gauean klasekide bati deitu nion zer egin den jakiteko. Berak blogean erloju bat sartu behar dudala esan dit eta gero blogaren aplikazio didaktikoen inguruan aurkitzen dudan informazioa bilatu eta horietan zer esaten den aipatu eta iritzia eman behar dudala ere esan dit, linkak erabiliz.
Gure blogean erlojua sartzeko, bere webgunera sartu eta gustoko dugun erloju motan klikatzen dugu. Bertan, bere erreferentzia agertuko zaigu. Gero, personalizatzeko karpetara joan eta "diseño" atalean "add a page element/HTML/java..." deituriko karpeta erantsi beharko dugu gure blogera eta horren barruan aurkitzen den HTML partean eskegi behar dugu aurretik aukeratutako erloju motaren erreferentzia eta listo.
Egia esan asko kostatu zait egitea, baina zelan edo halan moldatu naiz eta lortu dut egitea. Eta honela, blogaren funtzionamendua nola doan ikasteaz aparte, bere aplikazio didaktikoak zeintzuk diren ere ikasi dut gaur!