miércoles, 28 de mayo de 2008

2008-V-27

Kaixo lagunok!
Gaur, power pointaren bidez egin dugun unitate didaktikoa eransten dut blogean. berau, LHko 2. ziklorako egina dago eta geometriaren atal bat, laukiak bereziki, ikasteko edo lantzeko oso ondo dago.

Zelan eskegi dudan blogean? ba lehenik eta behin, "slideshare" orrira sartu eta erregristratuz. behin erregristratuta, sartu zure izena eta kodea eta eskegi nahi duzun power pointa bilatu, eskumetara egongo den "bulk upload"-en pultsatuz. Eskegi eta gero, pintxatu eeskegi duzun power point horren gainean eta eskumetara, "add to my blog"-ean agertzen dena kopiatu, eta zure blogean "bloquote"en artean erantsi. Batzuetan ez du uzten ikusten, bain abere azpian jartzen du "view" eta hor pultsatuz gero, uzten du ikusten.

Egileak: Saioa Guarrotxena, Izaskun Martinez, Miriam Olaeta eta Mikel Ander Zubizarreta

viernes, 16 de mayo de 2008

2008-V-15

Gaurko saio teorikoan, eztabaidan aritu gara ikasgai honen egoera dela eta, hau da, ikusi dugunez klasean lan pila egin eta klasetik kanpo ere hainbat ordu sartu ditugula eta gainera, saio teoriko denetara joan garela, pentsatzen dugu alde teorikoaren examina ez legokeela egon beharko. Baina tira, irakasleak horrela nahi duenez ez dago atzera bueltarik.

alde praktikora ez naiz joan, ikasgai honetako lana oraindik bukatu gabe genuelako eta ordu hori aprobetxatu dugulako elkarrekin egiteko, bestela ez geneukan beste ordurik denok elkartu ahalko ginenik. Baina, beste batzuen blogetara sartu nazi eta ikusi dut, gaur, pasa den asteko power pointaren funtzioekin jarraitu dutela, efektuak sartzen denbora eta abar. Egia esan nik ez nekien sartzen, baina Izaskunen bitartez ikasi nuen atzo salto batean.

jueves, 8 de mayo de 2008

IKTen erabilpena eskoletan. Zelan landu? Zertarako?

Manuel Area Moreirak beste artikulu interesgarri bat erantsi du bere blogean. Bertan, IKTak eskolan lantzeak eta erabiltzeak duten garrantziaz, eta nola landu beharko litzatekeen eta horren zergatiez hitz egiten digu. Bizi garen XXI.mende honetan, informazioaren gizartean hain zuzen garrantzitsutzat jotzen da IKTak eskolan lantzea. Zergatik? lehen, irakurtzen eta idazten jakitearekin nahiko alfabetizatuta zegoen jendea, baina gaur egun, musikal, bisual, audiobisual, digital, informazio eta abarretan murgiltzen ere jakin behar da.


Digitalizaziozko kultura horrek, IKTeen bidez, aparatuak manejatzea, software-rrak manejatzea, informazioarekin erlazionaturik dauden lorpen, ulermen eta elaborazioen garapena aztertzea, komunikazioa eta interakzio soziala praktikatzea... suposatzen du.


Beraz, garrantzi bizikotzat jotzen dute IKTak eskolan erabiltzea, ze informazioa eta konpetentzia digitala tratatzen jakiteak, pertsona autonomoa, eraginkorra, arduratsua eta kritikoa izatea suposatzen duelako.


Dena den, aipatzen da, IKTak ez direla baliabide bakarrak haurrak hezitzeko, baina bai baliabide garrantzitsuenetarikoak eta ikassgeletan geroz eta gehiago landu beharrekoak, gorago aipatu diren arlo pegagogioetan murgilaraziz.

2008-V-08

Egin behar dugun unitate didaktikoa dela eta, berori hobeto landu ahal izateko edo ondo egituratzeko, power point sakondu dugu, besteak beste, norbere ahotsa grabatu eta bestelako soinuak eskegi, hiperbinkuloak erabili, fondoa aldatu eta estekak ere sartu ditugu.
Soinuak eskegitzeko, "insertar_peliculas y sonidos_sonidos de galeria multimedia" pausua burutu dugu gero nahi dugun soinua aukeratu klik egin bertan eta automatikoki entzuteko botoiari eman diogu. Norbere soinuak grabatzeko, "insertar_peliculas y sonidos_grabar sonido" pausuak bete ditugu. Gero, kuadro de texto deituriko botoiari emon eta bi berbatxo idatzi ditugu. Gero horretariko bakoitzari klik egin eta hiperbinkulo baten bidez nahi genuen orrira joaten ikasi dugu, hau da, estekak sartzen ikasi dugu; nola? "presentacion_configuracion de la accion_hipervinculo a...(aukeratu nora)" eginez, lortzen da. Hau berdin egin daiteke erantsi nahi dugun edozein marrazkirekin ere.
Berez, hau guztia, landua neukan nire garaian, DBHn, baina urteak dira erabiltzen ez nituela honelako funtziorik power pointen eta ondo etorri zait gogoratzea eta berrikustea.

Teknologia edo metodologia?

Bideoa ikustean, nire txikitako eskola etorri zait burura, bideoan agertzen den lehenengo pasartean moduan ikasten genuelako, ordenagailu, proeiktagailu eta abarrak barik. Gaur egun ordea, geroz eta ikastetxe gehiagotan ari dira gela bakoitzean proiektagailu bat eta ordenagailu bat (edo gehiago) eta beste hainbat aparatu sartzen. Baina, bideoan ikusi dugun bezala, teknologia berriak klasera eramanda, aurretik erabili izan den metodologia bera erabiltzen jarraitu behar al da? hau da, irakasleak izan behar al da protagonista bakarra (berak klaseak eman, eta haurrek jaso)? Nire ustez behintzat, garbi dago ezetz, ze teknologi berri hauek, bestelako metodologia erabiltzera bideratzen gaituzte, hau da, orain ez da izan behar irakaslea bakarrik protagonista, orain guztiak izan behar dira protagonista, bai irakasleak eta baita ikasleak eurek ere. Zergatik? umeek, behin ordenagailu baten aurrean daudenean, irakasleak azaldu dienaz aparte, gauza gehiago topa dezaketelako, era askotako ariketak ere bertan egin ditzaketelako, edo ikaskideekin lanak burutu dezakeelako eta abar.
Praktiketan aurton, LHko 1.go mailan izan naiz eta hauek astean behin baino ez ziren joaten informatika gelara. Dena den klasean badute ordenagailu bat, irakasleak atzerritarrekin hizkuntza ikasteko, Click -en bidez sorturiko programekin landuz hain zuzen. Hala ere, gainontzeko LHko geletan ere badago ordenagailu bana eta atzerritarrentzat baliagarri bezala daukaten arren, talde lanak ordenagailura pasatzeko ere erabiltzen dute, gero iksatetxeko web orrian eskegitzeko edo irakasleari entregatzeko eta abar. Orduan, esan daiteke ez daudela guztiz barneratuta teknologia berriekin, baina gutxinaka-gutxinaka aurrera doazela.
Beraz, egia da teknologia berriekin ikasketak askoz ere esanguratsuagoak izan daitezkeela, umeek asko ere gehiago eta hobeto barneratzen dituztelako ikasketak, baina horretarako ezinbestekoa da irakasleak ondo prestatuta egotea (ondo kontrolatu beharko dute) eta metodologia egokia erabiltzea, umeei ere parte hartze aktiboa bideratuz.

viernes, 25 de abril de 2008

Ordenagailuak ikasgeletan

Antza denez, eskoletan ikerkuntza batzuk egin dituzte zenbaitzuek, TIC baliabideek eskoletan duten funtzioa ikertu dute hain zuzen. Ikerkuntza honen berri, Manuel Areak eman digu bere blogean eskegita duen artikulu batean. Horretan irakur dezakegun moduan, egun ia eskola guztietan baliabide teknologiko nahiko daude, ordenagailuak, pantaila digitalak, wifi eta abar, baina, konturatu dira horien erabilpenek ez dutela presentzia nahikorik aurkeztu hezkuntza sisteman, hau da, ez dutela hezkuntza sistemaren oinarri bezala hartzen, baizik eta hezkuntza tradizionala errazteko erabiltzen dute, gehigarri moduan batik bat. Oraindik, beraz, sarean informazioa bilatzeko, beste batzuekin komunikatzeko, multimedia bidezko aurkezpenak eta horrelako gehigarriak lantzeko erabiltzen dira. Ikusi dute, irakasleak, euren unitate didaktikoa osatzeko baliabide hauetatik abiatzen direla, baina irakasle gutxi omen daude beraien unitate didaktikoak beraien kabuz eratu eta sarean eskegitzen dutenak, gero beste irakasle edo beste batzuekin konpartitu ahal izateko.

Artikulu hau irakurtzean, konturatu naiz ikertzaileek planteamendu soziokonstruktibista zabaldu nahi dutela, berrikuntza pedagogikoa bermatuz, hau da, TTBBak hezkuntza sistemaren oinarritzat hartuz eta beraren bitartez jarduerak, ekintzak, aktibitateak... eratu eta besteekin konpartituz.

Egia esan, hezkuntza sistema berri hau (Ariñoko eskolako hezkuntza sistema bera), tradizionalarekin konparatuz askoz ere eraginkorragoa da, ikaskuntzak gauzatzeko behar duten material ugari aurkitzen direlako beriaen baitan (ordenagiluetan, pantaila digitaletan...) eta bide horretatik ezagutzak hobeto barneratuko dituztelako. Baina, horretarako pausoz-pauso joatea komeni da, hau da, lehenengo irakasleak ondo prestatu beharko dira, gero, ikasleei prestatu ahal izateko.

Ariñoko eskolako hezkuntza sistema (Teruel)

Ariñoko eskola batean ematen den hezkuntza sistema berriaren berri ematen digu dokumental honek. Bertan darabilten hezkuntza sistema TTBBetan oinarritzen da. Haur Hezkuntzako haurrek, pantaila digital orokor bat dute klasean, irakasleak internetaren bidez materialak aztertu eta umeekin lantzen duelarik eta Lehen Hezkuntzakoek pantaila digitala klasean edukitzeaz aparte, bakoitzak, bere ordenadorea dauka. Horiekin baliatzen dira klasean, hau da, irakasleak, pantaila digitalaren bitartez azaltzen dizkie gaiak, gero ikasle bakoitzak bere ordenadorean azalpen horiek berriz ikusteko aukera izango duelarik eta emandako azalpenei buruzko ariketa ezberdinak egiteko aukera duelarik. Hori dela eta, ez dute behar ez testulibururik, ez kuadernorik, ez arkatzik ez borragomarik ez arbelik, pantailatxo txikitxo horren bitartez, edozelako ariketa motak egin ditzakete beraien boligrafo digitalei esker.


Irakasleek azaltzen duten moduan, sistema berri honek lan handia ematen dieten arren, (Unitate Didaktiko berriak eraikitzen, eransten...) umeak autonomoagoak bihurtzen dira. Nik ere uste dut sistema erakargarri honek umeak autonomoak bihurtzen dituela, bakoitzak bere kontura egiten duelako lan, bere kabuz materiala aztertu, sailkatu, adierazi, zuzendu eta beste hainbat ekintza egin ditzakeelako, behar dutenerako irakaslea dutelarik laguntzaile moduan. Autonomiaz aparte, gaur egun bizi garen gizarte honetan, beharrezko ditugu TTBBak egoki erabiltzen ikastea eta horiek lantzeko gaitasunak ere sustatzen ditu nire ustez hezkuntza sistema berri honek. Beste alde batetik, taldelana ere sustatzen duela esango nuke, ze denek izango dute aukera besteek egin, osatu edo eratu dutena ikusteko eta hori beraiek behar dutenerako aprobetxatu edo erabil dezakete. Agian honek izan dezakeen ondorio eskasenetarikoa, eskuz idazten ez jakitea edo ahaztea da.


Dena den, hezkuntza sistema mota hau oso erakargarria iruditu zait, umeek askoz ere gehiago ikasten dutelako eta ezagutzak hobeto barneratzen dituztelako. Nire ustez, hezkuntza sistema berri hau zabaltzen joan beharko litzateke. Egia esan, orain arte irakasleak, bihar etsi batean, gutxiago behar izango direla pentsatzen izan dut, baina orain konturatu naiz guzti hau eramateko eta koordinatzeko ere irakasleak behar direla, baina irakasleak ondo prestatu beharko gara gero ikasleei transmititu ahal izateko.

jueves, 24 de abril de 2008

Hezkuntza atzo eta bihar

Izugarrizko desberdintasunak nabaritu ditzakegu bideo honetan.
Argi dago, lehengo hezkuntza eta gaur egungoa ez dela bera. Gaur egun teknologia berrien eragina nabarmen islatzen da bizi garen gizarte honetan eta horiek, ordenagailuarekin eta internetarekin, batez ere, murgiltzen ikastera eraman gaituzte. Hori dela eta, eskolak, gaur egungo ikasleei teknologia berri hauetan trebatzen erakusten die. Horrekin batera, geroz eta gehiago lantzen ari dira eskoletan, blog-ak. Zergatik? Blog horretan, idazmena, pentsamendua, entzumena, irakurmena eta abar lantzeko aktibidade pila eskegi ditzakegulako.
Klasean komentatzen egon garen moduan, hezkuntza modu berri hau batzuentzako ona eta beste batzuentzako txarra da. Ona, bizi garen gizartean murgiltzeko ezinbestekoa izango delako TTBBetan murgiltzea eta behar duten informazio oro liburuetan eta bilatu beharrean sarean aurki ditzakelako, azken batean, erosoagoa da denentzat. Txarra zergatik? autobazterketa eta isolamendua eragin dezakelako, badagozelako ume asko aisialdian denbora asko ematen dutenak ordenagailu aurrean eta horrek, lagunekin gero eta harreman hotzagoa izatea ekar dezake. Hori dela eta, komeni zaigu, irakasleak garenean, neurrian erabiltzen irakastea!

Hona hemen aipatutako bideoa:


Web 2.0--- Internetaren iraultza berria

Web 2.0 ari buruzkoa den bideo hau, klasean web 2.0 aren inguruan ikusi dugunaren laburpen bat da hain zuzen. Egia esan, oso interesgarria iruditu zait web 2.0 honek ekarri edo zabaldu duen sistema, horrela, orainarte bakarrik informazioa jaso ahal izan dugun arren, egun informazioa jaso zein eraiki, zabaldu, berritu eta abar egin dezakegu. Horretara, sarean gero eta baliabide gehiago aurkitzeko aukera daukagu. Baina, aipatzekoa da, bideoan azaldu den moduan, sistema berri honek bere efektuak dakartzala, adibidez, egunkariaren desagerpena. Alde horretatik, nire ustez pena da eguneroko egunkariak desagertzea, gure ondare bat delako azken batean, baina aldi berean, oso erosoa iruditzen zait ordenagailu bat eta konexioa izanik, nahi duzun informazio guztia bilatu ahal izatea.
Hamen dago ikusgai aipatutako bideoa, (link-ean klikatuta ere ikusi daiteke):

Liburu elektronikoa

Liburu elektronikoa azaltzen den bideo hau ikustean, flipatu egin dut, ez nuen horren berririk, eta bat-batean 390 gramoko aparatutxo batean hainbat dokumentu kabitu eta erraztasun osoz erabili daitekeela jakinaraztean, erosteko gogoa sentitu dut. Oso harrigarria da, hainbat liburu irakurri ahal izatea, dokumentuak gorde, berreraiki, argazkiak ikusi, idatzi, marraztu... Gainera, begiei kalte gutxiago egiten dien pantailaz osatuta dago liburu elektroniko hau. Oso gauza bizia iruditu zait, eta oso baliagarria litzateke umeentzako ere, hainbeste liburu lepoan eraman beharrean, gainera merkeagoa ere bada (ez dago zertan liburuak erosi). Baina hori bai, horrela, liburutegietako apalak hautsez beteko dira, hau da, liburu honen agerpenarekin, liburutegietako liburuak, apaletatik ez dira askorik mugituko, eta horrek ematen du pena apur bat, bestela, oso makina interesgarria eta praktikoa iruditu zait.

Link-an klikatu edo bestela hemen ikusi dezakezu:


Animator VS animation

Animator VS animation bideo hau ikustean, gizakiok gero eta gehiago kontsumitzean, TBak gero eta gehiago abantzatzen doazela iruditu zait. Agertu dira zenbait eszena, non, behar bezala erabiltzea inportantea dela adierazi nahi izan den, informazio asko aurkitu ahal dugun arren, aukeratzen ikasi behar dugula konturarazi nau. Neutraltasun arloa ere azaltzen da nire ustez; gaur egun, edozeinek publika dezake edozein informazio, baina batzuk ez dira baliagarriak, adibidez, pornografia, mafia mundukoak eta abar, eta hauek saihestea gure esku dago.

Hona hemen bideoa:

Prometeus, the media revolution

-Prometeus bideoa ikustean, burura etorri zaidan lehenengo gauza hauxe izan da: interneta izango dela gure hurrengo belaunaldiko jaun eta jabe. Berari esker, gauza gehienak lortzeko, eskuratzeko, ikusteko... gai izango baikara inora mugitu gabe. Horrez gain, gure aiton-amonen sasoitik eta gaur egunera teknologia berriek izugarrizko aurrerapena eman badute ere, gaurtik bihar etsi batera larregi aurreratuko den sentsazioa izan dut, fikziozko mundu batean sartuko garela sentituz.
-Irudikatzen duen etorkizunak, modernoegia eta larregi aurreratua iruditzen zait, gaur egun bizi dugunarekin alderatuz gero. Egia da, gauzak gero eta eskuragarriago izateak, asko errazten digula, baina nire iritziz, gaur egun oraindik bizirik irauten duten baliabideak, besteak beste, liburu, egunkari, aldizkari, agenda, denda, saltoki, agentzi eta abarrak ez dira baztertu behar.
-Eskolak, nire ustez, teknologia berrien inguruan ahal duen informazio gehiena ematen saiatu beharko lukete, eta praktikara bultzatu baina, larregirik barik. Hau da, haurrak kargutu behar dira internetak eskaintzen dizkigun baliabideetatik aparte, badaudela bestelako baliabide batzuk ere, gaur egun oraindik erabiltzen direnak eta horiek erabili ezean desagertu egingo lirateke eta nire ustez, irautea merezi dute.
-Egia esan, aspaldi entzun nuen, ikasleek ez dutela klasera zertan etorri beharra izango, etxetik bertatik on-line jaso dezaketelako klaseak, eta horrek, irakasleen langabezia dakar. Beraz, irakasleen aldetik, behar diren neurrian erabiltzen erakutsi behar diegu haurrei, dagokigun gizartean barneratzen lagunduz, beti ere.

Hara hemen, gorago aritu garen bideoa:

Egunkaria: 2008-IV-24

Gaur, teoria saioan "hezkuntza atzo eta bihar" bideoa ikusi eta gero horren inguruan eztabaida edo elkarrizketa sortu dugu. Saio praktikoan berriz, bideo bat nola eransten den ikasi dugu. Horretarako, youtuben Blogen inguruko bideo bat bilatu dugu eta bere erreferentzia kopiatu. Behin hori eginda, sartu gara blogaren aplikazio didaktikoen entradan bertan eta "edición de html" deritzon partean insertar bloque entrecomillado deritzon botoiari eman eta agertzen zaigun bi hitzen artean eskegi dugu bideoaren erreferentzia. Geroago, gure klasekideen kontaktuak ere eskegi ditugu.

Web 2.0 eta Blog-ak

Web 2.0: Egia esan entzunez ezaguna egiten zitzaidan web-a, baina gaur arte ez dut jakin zer den. Klasean, konturatu naiz web-a, informazioa lotzeko eta elkartrukatzeko sistema bat dela. Hasieran, informazio hori aditu batek edo webmaster batek baino ez zuen publikatzen eta aldatzen (web 1.0). Aldaketak, lantzean behin edoegiten baizuten. Gaur egun ostera, web 2.0 daukagu, internet erabiltzeko proposamen berriak eskaintzen diguna. Berau, aurrekoa baino dinamikoagoa da informazioa edonork publikatzeko, komentatzeko, eskaintzeko eta abar egiteko aukera zabaldu duelako, hortaz, web 2.0 hau, guztion artean eraikitzen dugun sistema da. Gehiago parte hartzeko aukera ematen digu, jendearen blogetan edota bestelako aplikazioetan komentarioak eginez, eta bestelako materialak eta... baloratuz. Helbide honetan aurki ditzakegun bideoa, web 2.0 ari buruzkoa da, klasean ikusi dugunaren laburpen bat da hain zuzen. Egia esan, oso interesgarria iruditu zait web 2.0 honek ekarri edo zabaldu duen sistema, horrela, gorago aipatu dudan, moduan, orainarte bakarrik informazioa jaso ahal izan dugun arren, egun informazioa jaso zein eraiki, zabaldu, berritu eta abar egin dezakegu. Horretara, sarean gero eta baliabide gehiago aurkitzeko aukera daukagu. Baina, aipatzekoa da, bideoan azaldu den moduan, sistema berri honek bere efektuak dakartzala, adibidez, egunkariaren desagerpena. Alde horretatik, nire ustez pena da eguneroko egunkariak desagertzea, gure ondare bat delako azken batean, baina aldi berean, oso erosoa iruditzen zait ordenagailu bat eta konexioa izanik, nahi duzun informazio guztia bilatu ahal izatea.


Blog bat ere eratu dugu, berau web 2.0 ko aplikazio bat da, egunkari elektroniko baten funtzioa betetzen duelarik. Bakoitzak bere ideiak, pentsamenduak, dokumentuak ... argitaratu ditzake eta sarean publikatu eta publikazio horren bidez, edozeinek ikusi dezake eta komentarioren bat edo beste idatzi dezake. Lehendik, fotolog bat ere badaukat, bertan egunero argazki bat eransten dudalarik zerbait komentatuz, eta hortik nire lagunen argazkiak ere ikusi eta komentarioa erantsi dezaket. Bloga ere gauza bera da, baina askoz ere gauza gehiago egiteko aukera ematen digu, egunkariak, abestiak, artikuluak eta abar idazteko eta eransteko aukera eskaintzen digularik.

viernes, 18 de abril de 2008

Egunkaria: 2008-IV-17

2008ko apirilaren 17an

Gaur, teknologia berriek hezkuntzan duten eragina aztertu dugu. Ordu beteko saio teoriko honetan zenbait kontzeptu ikasi ditut, besteak beste, lehengo hezkuntza eta gaur egungoa ez dela berdina, rolak aldatu egin direlako, adibidez, lehen irakasleak hitz egiten zuen bakarrik besteak esaten zuena buruz ikasiz. Gaur egun ostera, irakasleak azalpenak emateaz gain, ikasleek eurek ere parte hartzeko aukera daukate. Ikasleek euren artean harremantzeko aukera ere badute, talde lanak eginez, elkartrukatzen eta abar eginez. Beraz esan daiteke unidirekzionaletik multidirekzionalera pasatu garela.

Horrekin batera, gaitasun berriak konpetentzia areagotzen direla, komunikazioa geroz eta arinagoa eta azkarragoa dela, etengabeko formakuntza beharrezko dugula, ikasketa birtualerako testuinguru berriak ditugula...ere ikasi dut.

Saio praktikora, berriz, ezin izan dut joan eta gauean klasekide bati deitu nion zer egin den jakiteko. Berak blogean erloju bat sartu behar dudala esan dit eta gero blogaren aplikazio didaktikoen inguruan aurkitzen dudan informazioa bilatu eta horietan zer esaten den aipatu eta iritzia eman behar dudala ere esan dit, linkak erabiliz.

Gure blogean erlojua sartzeko, bere webgunera sartu eta gustoko dugun erloju motan klikatzen dugu. Bertan, bere erreferentzia agertuko zaigu. Gero, personalizatzeko karpetara joan eta "diseño" atalean "add a page element/HTML/java..." deituriko karpeta erantsi beharko dugu gure blogera eta horren barruan aurkitzen den HTML partean eskegi behar dugu aurretik aukeratutako erloju motaren erreferentzia eta listo.

Egia esan asko kostatu zait egitea, baina zelan edo halan moldatu naiz eta lortu dut egitea. Eta honela, blogaren funtzionamendua nola doan ikasteaz aparte, bere aplikazio didaktikoak zeintzuk diren ere ikasi dut gaur!

Blogaren aplikazio didaktikoak

Blog-a, uste baino gauza askotarako erabiltzeko da. Berau, Web 2.o ren aplikazio bat da, egunkari elektroniko baten funtzioa betetzen duena, hau da, bakoitzak bere artxiboak, musika, bideo, dokumentu eta abar eskegi dezake gero beste batzuekin elkartrukatzeko. Beraz, blog-a, komunikatzeko espazioa da, baita konbertsazio lekua ere eta oso formatu abila, arina eta funtzionala da.
Baina zer ikasten da blogen bitartez? Ze aplikazio didaktiko ditu?
Blogaren bitartez, pertsona bakoitzak bere egunkari pertsonala eratu dezake, norbere gustoko gaiak eskegi dezake, adibidez, musika, bideoak, ipuinak... hainbat informazio eskegitzeko aukera eskaintzen digu blog-ak. Bide batez, interneta erabiltzen edo sarean zehar murgiltzen ikasteko aukera eskaintzen digu, esaterako, multimedian aurki daitezkeen gauzak aztertuz, horiek norbere blog-era sartzen ikasiz, besteen blogetan komentarioak utzirik eta bide batez komunikazioa eta abar landu daitezke blogaren bitartez. (Blog-aren aplikazio didaktikoen inguruan beste zenbait irakaslek ere beraien blog-etan iritziak eta proposamenak adierazi dituzte, eta hauek ikusi nahi izanez geo, blog honetan bertan "webgune interesgarri batzuk" atalean dituzue link gehiago)
Egia esan, azken denboraldi honetan, blog-ek garrantzi handia piztu du hezkuntzan, moodlen eskegita daukagun "hezkuntza atzo eta bihar" bideoan ikusi daitekeen bezala, lehengo hezkuntza eta gaur egungoa ez da bera. Gaur egun teknologia berrien eragina nabarmen islatzen da bizi garen gizarte honetan eta horiek, ordenagailuarekin eta internetarekin, batez ere, murgiltzen ikastera eraman gaituzte. Hori dela eta, eskolak, gaur egungo ikasleei teknologia berri hauetan trebatzen erakusten die. Horrekin batera, geroz et agehiago lantzen ari dira eskoletan, blog-en asuntua. Zergatik? Blog horretan, idazmena, pentsamendua, entzumena, irakurmena eta abar lantzeko aktibidade pila eskegi ditzakegulako. Dena den, hezkuntzan badaude "edublogs" deituriko blogak, funtzio berdina dute, baina, irakaste-ikaste prozesuan murgiltzeko erabiltzen dira.
Harritzekoa da gaur egun bizi ditugun teknologia berrien gaia. Geroz eta aurreratuago goaz eta beraz, geroz eta modernoago bihurtzen. Garai batean entzuten nuen , bihar etsi batean hezkuntza on-line baino ez dela izango eta ez nuen sinisten, baina egun, sinesten noa. Guretzako (irakasleontzako) kaltegarria den arren, umeek geroz eta erraztasun handiagoz ikasteko, komunikatzeko, parte hartzeko... aukera izango dute. Baina nire ustez, hau ez litzateke ondo egongo bakartasunean lantzeko, taldeka edo lagun artean lantzeko hobeto ikusten dut, beraien artean harremantzen, sozializatzen , errespetatzen, entzuten eta abar ikasi dezaten. Orduan, bakoitza bere neurrian erabiltzea izango zen onena nire iritziz.
Hona hemen, gai honi buruzko bideo bat:


jueves, 10 de abril de 2008

Egunkaria: 2008-IV-10

2008ko apirilaren 10ean

Gaur, web-aren eta blogaren inguruan aritu gara. Web 2.0aren berri ez neukan, baina orain, klasean ikasitakoarekin badakit informazioa lotzeko eta elkartrukatzeko sistema bat dela, web 1.0ren gehigarria dena (orokorrean esanda). Gero blog bat ere eratu dugu. Horretarako, blogger webgunera sartu gara eta bertan azalten dizkiguten pausuak jarraituz eratu dugu bloga. Bertan, hainbat gauza egin daitezkeela ikusi dut, besteak beste, egunkariak, iruzkinak, argazkiak erantsi eta abar.